lunes, 16 de enero de 2012

Publizitatea

Publizitatea.

Orain dela gutxi arte ez zegoen iragarkirik. Inork ez zuen publizitaterik egiten. Dena den, jendeak gauzak erosten zituen. Haien artean hitz egiten zuten eta bai produktu onak bai produktu txarrak ezagutzen zituzten.
Gure aitona-amonek ez zeukaten dirurik eta horregatik eguneko gauzak bakarrik erosten zituzten. Bere garaian ez zegoela hainbeste gauzarik erosteko esan behar dugu. Dena den, denboraren poderioz, eta poliki-poliki gure bizimodua aldatu zen. Gero eta janari gehiago, gero eta osasun gehiago eta zenbat eta lanpostu gehiago hainbat eta diru gehiago lortzen dugu.
Horren haritik, nire ustez diruagatik erosketa gehiago egin ditzakegu. Hori dela eta, ekozleek gero eta publizitate gehiago egiten dute bai kalean bai irratian bai telebistan…eta ustedut , orain, ez dugula produktu horiei buruz hitz egiten. Zeren eta edozein mementotan, edozein ordutan eta edozein lekutan ikus ditzakegu iragarkiak.
Horretaz aparte, egiten dituzten iragarkiak nola egiten dituzte? Nork egiten ditu iragarkiak? Eta zer erabiltzen dute iragarkiak egiteko? Orain arte, adibidez, auto bat aurkezteko beti emakume bat agertu da. Hala eta guztiz ere, zenbat arroparekin? Edo zer arropa-motarekin? Beste gauza bat da garbitzeko produktuekin…beste emakume bat agertzen da eta. Alegia, oro har, beren arropa edo itxura erabat  desberdina da. Gustura esan dezakegu gero eta gutxiago ikusten ditugula iragarki horiek.
Bukatzeko, aipa dezakegu publizitateko enpresak bere estrategia aldatzen ari direla. Bestela, publizitate txarra edukiko lukete eta dirua galduko lukete.

Mikel R.

1 comentario:

  1. Mikel, uste dut baliabide oso erabilgarri bat ez duzula behar bezala aprobetxatu. Idazlanaren erdi aldera galdera mordo bat planteatu duzu, eta erantzunik eman gabe (bai, egia da guztiok dakizkigula erantzunak, baina zuk 300 hitz bete beharra daukazu), ondorio bat atera duzu: guztiok pozten gara horrelako iragarkiak gero eta gutxiago ikusten ditugulako.

    ResponderEliminar