martes, 17 de enero de 2012

Noiz alde egin behar dute seme-alabek etxetik?


Edozein mementotan? Edozein lekutara? Ez dakit, zer esan dezakegun? Orain dela hogeita hamar edo hogei urte jendea oso laster joaten zen etxetik baina orain hori egitea gero eta zailagoa da. Zergatik? Oro har,esan behar dugu lanagatik eta diruagatik dela. Gero eta zailagoa da lanpostu ona aurkitzea eta gero eta garestiagoak dira etxeak.

Horren haritik, gure aitona-amonek edo gure gurasoek ere etxeak erosten zituzten. Dena den, gu baino gazteagoak hasi ziren lanean eta etxeak erosten. Lanpostu ona edukitzea lehen orain baino errazagoa zen eta lanpostu hori lortu eta gero, ia,ia…bizi osoa pasatzen zuten hartan. Gehienek esaten digute aldaketa barik ueteetan iraun zutela lan berean.

Horretaz aparte, gaur egun, zaila da kreditu ona lortzea edozein banketxerekin…Zeren eta beren baldintzak oso gogorrak dira eta pentsatu behar dugu zer nahi dugun egin gure bizitzan. Lan egin eta lan egin…edo gozatu ere bai.

Horiek horrela, nahiz eta saiatzen ari garen, oso zaila da  gurasoen etxetik kanpo egotea.

Gurasoen etxetik kanpo joan nahi badugu etxe  bat aurkitu behar dugu eta etxe hori aurkitu eta gero kreditua ere lortu behar dugu. Bai alokatzeko bai erosteko…Memento honetan ezin dugu hori lortu…

Kredituaz gain, pertsona batek , oro har, ezin du etxe bat erosi, soldata batekin gaurko kredituak ezin ditugu ordaindu eta horregatik ezin gara familiaren etxetik joan… Hori dela eta, gero eta jende gehiago dago etxe barik. Zenbat eta gazteagoak hainbat eta zailagoa ateratzea.
Dena den, adibide ezberdina jar dezakegu gai honi buruzari garelari: badago jendea ez duena atera nahi, oso ondo dagoena gasturik gabe, eta ez duena ezer ordaintzen eta egoera horrekin oso ondo bizi daitekeena. Espero dut jende gutxi izatea bestela etorkizuna barik geratuko gara.


Animo egoera honekin, borrokatu eta lor ezazue zuen helburua!!!!!!!!! Denok lor ditzakegu gure helburuak. Hala gurasoek nola seme-alabek. Hala eta guztiz ere, nire ustez seme-alabek etxetik kanpo joan behar dute.

Mikel R. 2012/01/17

No hay comentarios:

Publicar un comentario