martes, 10 de enero de 2012

Eguberri-jaiak.

Eguberri-jaiak: jadanik gutxiago falta da datorren urtekoetarako.



Maizpiden gaude berriro, lehen eguna da eta atzo eguberri-jaiak bukatu ziren. Opor hauek asko gustatzen zaizkit zeren eta familiarekin nago. Nire familia Donostiakoa da eta orain dela hiru urte arte denok Donostian bizi izan gara. Dena den, orain dela hiru urte nire arreba zaharrena, Pili, Mallorkara joan zen.

Hara joan zen Leyrerekin, Juanekin eta Jonekin…eta Mallorkan daudenetik abenduan elkartzea erabaki genuen. Hori dela eta, eguberri-jaiak asko gustatzen zaizkit. Batez ere, jai hauek denon artean ospatzen ditugulako. Egun horiek, uste dut, oso politak direla eta gure kasuan are politagoak, zeren eta elkarrekin gaude.

Horretaz aparte edo familiaz aparte, nire ustez eguberri-jaiak San Tomas egunean hasten dira eta donostiarra naizenez San Sebastian eguna arte ospa ditzakegu jaiak. Ia, ia, astero bi egun berezi dauzkagu parranda egiteko edo gustura egoteko.

Horren haritik, badakit egun ezberdinak eta bereziak direla eta denetik egin dezakegula. Adibidez, San Tomas eguna eta San Sebastian eguna kaleko jaiak dira eta beste muturrean , oro har, gabon gaua etxeko jaia da. Hori dela eta, lehen aipatu dudanez San Tomas egunean eta San Sebastian egunean adiskideekin egoten gara eta gabon gaua familiarekin ospatzen dugu. Beraz, hogeita lauan eta hogeita bostean egoten naiz familiarekin.

Aipatu nahi dut beste gauza bat dela zahar gaua… Nahiz eta denon artean ospatzen dugun, urtea bukatu edo hasi bezain pronto kalera joaten gara adiskideekin egotera… Kalera joan aurretik denon artean mahatsak jaten ditugu eta Pasaia ondoan bizi garenez itsasontzien sirenak entzun ditzakegu. Pentsatzen dut egoera polita dela.

Epe hau bukatzeko San Sebastian eguna ospa dezakegu. Batez ere, donostian bizi garenok. Egun hau nire gustukoa da eta aurten gehiago zeren eta Mallorkako familia etorriko da.

Horiek horrela, zorionez,  jadanik gutxiago falta da datorren urtekoetarako.



2012-01-10

No hay comentarios:

Publicar un comentario