miércoles, 18 de enero de 2012
martes, 17 de enero de 2012
Noiz alde egin behar dute seme-alabek etxetik?
Edozein mementotan?
Edozein lekutara? Ez dakit, zer esan dezakegun? Orain dela hogeita hamar edo
hogei urte jendea oso laster joaten zen etxetik baina orain hori egitea gero
eta zailagoa da. Zergatik? Oro har,esan behar dugu lanagatik eta diruagatik
dela. Gero eta zailagoa da
lanpostu ona aurkitzea eta gero eta garestiagoak dira etxeak.
Horren haritik,
gure aitona-amonek edo gure gurasoek ere etxeak erosten zituzten. Dena den, gu baino gazteagoak hasi ziren
lanean eta etxeak erosten. Lanpostu ona edukitzea lehen orain baino errazagoa
zen eta lanpostu hori lortu eta gero, ia,ia…bizi osoa pasatzen
zuten hartan. Gehienek esaten digute aldaketa barik ueteetan iraun zutela lan berean.
Horretaz aparte, gaur egun, zaila da kreditu ona lortzea edozein banketxerekin…Zeren
eta beren baldintzak oso gogorrak dira eta pentsatu behar dugu zer nahi dugun
egin gure bizitzan. Lan egin eta lan egin…edo gozatu ere bai.
Horiek horrela, nahiz eta saiatzen ari garen, oso zaila da gurasoen etxetik kanpo egotea.
Horiek horrela, nahiz eta saiatzen ari garen, oso zaila da gurasoen etxetik kanpo egotea.
Gurasoen etxetik
kanpo joan nahi badugu etxe bat aurkitu
behar dugu eta etxe hori aurkitu eta gero kreditua ere lortu behar dugu. Bai
alokatzeko bai erosteko…Memento honetan ezin dugu hori lortu…
Kredituaz gain,
pertsona batek , oro har, ezin du etxe bat erosi, soldata batekin gaurko
kredituak ezin ditugu ordaindu eta horregatik ezin gara familiaren etxetik joan…
Hori dela eta, gero eta jende gehiago dago etxe barik. Zenbat eta gazteagoak
hainbat eta zailagoa ateratzea.
Dena den, adibide
ezberdina jar dezakegu gai honi buruzari garelari: badago jendea ez duena atera nahi, oso ondo dagoena gasturik gabe, eta ez duena ezer ordaintzen eta egoera horrekin oso
ondo bizi daitekeena. Espero dut jende gutxi izatea bestela etorkizuna barik
geratuko gara.
Animo egoera
honekin, borrokatu eta lor ezazue zuen helburua!!!!!!!!! Denok lor ditzakegu gure helburuak. Hala gurasoek nola seme-alabek. Hala eta guztiz ere, nire ustez seme-alabek etxetik kanpo joan behar dute.
Mikel R. 2012/01/17
lunes, 16 de enero de 2012
Publizitatea
Publizitatea.
Orain dela gutxi arte ez zegoen iragarkirik. Inork ez zuen publizitaterik egiten.
Dena den, jendeak gauzak erosten zituen. Haien artean hitz egiten zuten eta bai
produktu onak bai produktu txarrak ezagutzen zituzten.
Gure
aitona-amonek ez zeukaten dirurik eta horregatik eguneko gauzak bakarrik erosten zituzten. Bere garaian ez zegoela hainbeste gauzarik erosteko esan behar dugu. Dena
den, denboraren poderioz, eta poliki-poliki gure bizimodua aldatu zen.
Gero eta janari gehiago, gero eta osasun gehiago eta zenbat eta lanpostu
gehiago hainbat eta diru gehiago lortzen dugu.
Horren haritik, nire ustez diruagatik erosketa gehiago egin
ditzakegu. Hori dela eta, ekozleek gero eta publizitate
gehiago egiten dute bai kalean bai irratian bai telebistan…eta ustedut ,
orain, ez dugula produktu horiei buruz hitz egiten. Zeren eta edozein
mementotan, edozein ordutan eta edozein lekutan ikus ditzakegu iragarkiak.
Horretaz aparte, egiten dituzten iragarkiak nola egiten
dituzte? Nork egiten ditu iragarkiak? Eta zer erabiltzen dute iragarkiak
egiteko? Orain arte, adibidez, auto bat aurkezteko beti emakume bat agertu
da. Hala eta guztiz ere, zenbat arroparekin? Edo zer arropa-motarekin? Beste
gauza bat da garbitzeko produktuekin…beste emakume bat agertzen da eta. Alegia, oro har, beren arropa edo itxura erabat desberdina da. Gustura esan dezakegu gero eta
gutxiago ikusten ditugula iragarki horiek.
Bukatzeko, aipa dezakegu publizitateko enpresak bere
estrategia aldatzen ari direla. Bestela, publizitate txarra edukiko lukete eta
dirua galduko lukete.
Mikel R.
viernes, 13 de enero de 2012
martes, 10 de enero de 2012
Eguberri-jaiak.
Eguberri-jaiak: jadanik gutxiago falta da datorren urtekoetarako.
Maizpiden gaude berriro, lehen eguna da eta atzo eguberri-jaiak bukatu ziren. Opor hauek asko gustatzen zaizkit zeren eta familiarekin nago. Nire familia Donostiakoa da eta orain dela hiru urte arte denok Donostian bizi izan gara. Dena den, orain dela hiru urte nire arreba zaharrena, Pili, Mallorkara joan zen.
Hara joan zen Leyrerekin, Juanekin eta Jonekin…eta Mallorkan daudenetik abenduan elkartzea erabaki genuen. Hori dela eta, eguberri-jaiak asko gustatzen zaizkit. Batez ere, jai hauek denon artean ospatzen ditugulako. Egun horiek, uste dut, oso politak direla eta gure kasuan are politagoak, zeren eta elkarrekin gaude.
Horretaz aparte edo familiaz aparte, nire ustez eguberri-jaiak San Tomas egunean hasten dira eta donostiarra naizenez San Sebastian eguna arte ospa ditzakegu jaiak. Ia, ia, astero bi egun berezi dauzkagu parranda egiteko edo gustura egoteko.
Horren haritik, badakit egun ezberdinak eta bereziak direla eta denetik egin dezakegula. Adibidez, San Tomas eguna eta San Sebastian eguna kaleko jaiak dira eta beste muturrean , oro har, gabon gaua etxeko jaia da. Hori dela eta, lehen aipatu dudanez San Tomas egunean eta San Sebastian egunean adiskideekin egoten gara eta gabon gaua familiarekin ospatzen dugu. Beraz, hogeita lauan eta hogeita bostean egoten naiz familiarekin.
Aipatu nahi dut beste gauza bat dela zahar gaua… Nahiz eta denon artean ospatzen dugun, urtea bukatu edo hasi bezain pronto kalera joaten gara adiskideekin egotera… Kalera joan aurretik denon artean mahatsak jaten ditugu eta Pasaia ondoan bizi garenez itsasontzien sirenak entzun ditzakegu. Pentsatzen dut egoera polita dela.
Epe hau bukatzeko San Sebastian eguna ospa dezakegu. Batez ere, donostian bizi garenok. Egun hau nire gustukoa da eta aurten gehiago zeren eta Mallorkako familia etorriko da.
Horiek horrela, zorionez, jadanik gutxiago falta da datorren urtekoetarako.
Zergatik gaude hemen?
Etorri garelako eta sufritzeko...
Egunon guztioi, 2010ean hasi nintzen eta Maizpiden jarraitzen dut. Zelako egoera!!!!!!!!!! edo ze fuerteAAAAAAAAAAAA!!! Kar, kar,...
Beno, animo eta badakizue...Poliki, poliki...Dena den, gelditu gabe!
Besarkada handi bat!!
Egunon guztioi, 2010ean hasi nintzen eta Maizpiden jarraitzen dut. Zelako egoera!!!!!!!!!! edo ze fuerteAAAAAAAAAAAA!!! Kar, kar,...
Beno, animo eta badakizue...Poliki, poliki...Dena den, gelditu gabe!
Besarkada handi bat!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)